Aurten 65 urte betetzen dituztenentzat ospakizun handia antolatu du "Cosecha 48" izeneko taldeak. Apirilaren 13an izango da Laudioko Aldai plazan. Egitaraua 12:00etan hasiko da, ordu horretan bilduko dira Aldai plazan eta gosegarri bat banatuko da. 13:00etan musika giroa hasi eta partehartzaile guztien talde argazkia aterako dute egunaren oroitzapen gisa.
Oroitzapenak piztuko dituen kontzertua
14:30etarako bazkaria antolatuta dago eta 17:00etan kontzertua hasiko da "Recordando a… Módulos & Los Iberos" taldearen eskutik. 60. hamarkadako talde hauen kantak jotzen dituzte eta "Los Iberos"en abeslaria dago bere kideen artean. Ye-ye estetikak hartuko du beraz Aldai Plaza eta dudarik gabe kontzertu honek oroitzapen asko piztuko ditu partehartzaileen artean. Jarraian, dantzaldia ere izango da eta opariak banatuko dira festa amaieran.
Ospakizunerako sarrera 48 eurotan dago eta Kutxabank-en ordaindu daiteke, izen abizenak adieraziz. Joateko baldintza bakarra 1948 urtean jaiotakoa izatea da.