Publikoa izanik Hezkuntza Sailaren sare barruan ez dagoen zentru gutxietariko bat da Laudioko Lanbide Heziketa Eskola. 1991 urtean Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena egin zen eta geroztik kontratazio gastuen ardura dauka gobernuak baina ikastetxearen titulartasuna udalarena da oraindik.
Laudioko PSEren ustez hobekuntzak behar dira ikastetxearen azpiegituretan eta zentrua irisgarritasun eskakizunetara moldatu beharra dago. Hau guztia kontutan hartuz eta ikastetxearen etorkizunerako onena delakoan, zentrua euskal sare publikoan erabat integra dadin eskatuko du PSEk.
Eskakizun hau ez da berria, izan ere 2002, 2010, 2011 eta 2012an Laudioko Udalak hainbat mozioen bidez eskaera berdintsua luzatu izan dio Eusko Jaurlaritzari.
Oraingoan PSEk, martxoaren 25ean aurkeztuko duen mozioaren bidez, ikastetxea sare publikoan integratzeko behar diren neurriak Eusko Jaurlaritzak landuko duen Bizitzan zeharreko Ikaskuntzaren Legearen parte izatea proposatuko du.