Laudioko PSEren bozeramailea den Txaro Sarasuak bere taldeak otsaileko udalbatzarrean aurkeztuko dituen proposamenen berri eman du. Haietako bat, udalbatzarren grabazioa eta emisioarekin lotuta dago. Udalak grabazioa eta streaming bidezko emisioa egiteko bitarteko propioak eskura ditzan eta grabazioen artxiboak udal webgunean eskaintzea proposatuko du PSEk.
Laudioko kiroldegiaren ingurukoa izango da PSEk aurkeztuko duen beste mozioetariko bat. 26 urte dituen kiroldegiak berriztapena behar duela uste dute eta horregatik, giza balibideak, jarduera eskaintza, azpiegiturak, zerbitzuen kalitatea eta irisgarritasuna aztertzea eskatzen dute, baita Udalak kiroldegia zabaltzeko plan bat osatu eta Aldundia eta Jaularitzari finantzazioa eska diezaien ere bai.
Politika energetikoaz ere aritzeko asmoa du Laudioko PSEk, haien ustez argindararren prezioak izan duen gorakada jasanezina da familien ekonomiarentzat eta Udalak joera hori sustatu duten legeak indargabetzea eskatu behar lioke Espainiako Gobernuari.
Azkenik, laudiarrei partizipazio preferenteak edo antzeko produktu finantzieroak luzatu dizkieten entitate finantzieroei, dirua bueltatu diezaieten eskatzea proposatuko du PSEk otsaileko udalbatzarrean, baita Laudion kaltedunak izan direnen eta horrelako produktu finantzieroak merkaturatu dituztenen zentzu bat egitea ere.