Sindikatuaren arabera, bere eskaeraren ondorioz Osalanek egindako txostenean jasotzen da lan brigadako langileek osasun arrisku handia pairatzen dutela amiantoa duten herriko ur sarearen hodiak maneiatzeagatik. Horregatik berehalako neurriak har ditzan eskatu diote Laudioko Udalari.
Udaleko ordezkariek Osalaneko txostena oraindik ez dutela jaso baina laster jaso eta dagokion batzordean landu eta azalpenak emango dituztela azaldu dute.
CCOOk adierazi duenez lan brigadako langileek bestelako praktika arriskutsuak ere gauzatzen dituzte, besteak beste, lehorrean egindako mozketa eta rebarbatuaren ondorio direnak. Amianto kontzentrazioaren neurketak era fidagarrian egin daitezen eta langile guztiak Amiantoaren Zaintze Plan Postokupazionalean behar bezala sar daitezen eskatu du sindikatuak.