Joan zen abenduan udalak berdintasunerako bigarren plana onartu zuenean, udalak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak desagertarazteko neurri zehatzak hartzeko asmoa agertu zuten.
Mugimendu feminista eta herritarrei esker hainbat gauza aldatu diren arren, oraindik desberdintasunak agerian uzten dituzten jarrera, egoera eta datuak daudela salatu dute.
Hitz egiteko eta idazteko modua aldatzearen garrantzia kontutan hartuta eta lengoaia funtsezko faktorea delakoan, neurrietako bat Emakume Arloari berari izena aldatzea eta Berdintasun Arloa deitzea izango da, izen hau zabalagoa dela eta Arloaren helburua hobeto jasotzen duela adierazi du Bilduk.
Izena aldatzeko proposamena Urtarrileko udalbatzarran aurkeztuko dute eta onartua izatea espero da, aho batez onartutako Berdintasun planak eta aurrekoak, 2006-2009 planak, ere neurri hau jasotzen baitzuten.