Abenduaren 31a arte, APILL-eko kide diren Laudioko 79 dendetariko batean Arabako Merkataritza Txartelarekin (AMT) ordaintzen duten bezeroek %10eko deskontua eskuratzeko aukera izango dute. Horretaz gain, txartel honekin ordainduz gero, Beldui txakolineko botilen zozketan parte hartuko dute. Sariak zuzenean agertuko dira datafonoan eta saritua izan diren bezero guztiek APILL-en beren botila hartu ahal izango dute.
APILL-ek, Caja Rural de Navarrarekin batera antolatutako kanpaina honen bidez, bere bezeroen fideltasuna saritu nahi izan du.
Nik Artziniegan erosten dut eta zuk? kanpaina
Beste aldetik, AEME Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkarteak, "Nik Artziniegan erosten dut eta zuk?" izeneko kanpaina antolatu du. Elkarte honen kide diren dendetan erosketak egiten dituzten guztiek bidaia baten zozketan parte hartuko dute. Abenduaren 31an egingo da zozketa eta saritutako zenbakia ONCEko zozketaren azken hiru zifrek osatuko dute. AEMEren helburua bere bezeroak fidelizatzea eta berriak erakartzea da.