Oihala Zabaltzen taldeak Love Actually filmaren antzerkirako moldaketa aurkeztuko du Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2012ko abe. 15a, 10:52

Laudioko antzerki taldeak abenduaren 23an estreinatuko du Love Actually filmaren moldaketa. La Salle ikastetxearen areto nagusian eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Antzezlana gaztelaniaz izango da.

Eskarmentu handiko talde amateurra da Oihala Zabaltzen: 1988 hasi ziren antzezlanak prestatzen eta Love Actually aurkeztuko duten 55. lana da.

Irribarrez negar egitekoa

Laudioko antzerki taldeak abenduaren 23an estreinatuko du Love Actually filmaren moldaketa. La Salle ikastetxearen areto nagusian eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Antzezlana gaztelaniaz izango da.

Eskarmentu handiko talde amateurra da Oihala Zabaltzen: 1988 hasi ziren antzezlanak prestatzen eta Love Actually aurkeztuko duten 55. lana da.

Irribarrez negar egitekoa

2003 urteko komedia erromantikoa da filma, Richard Curtisek idatzi eta zuzendutakoa. Oihala Zabaltzenek prestatutako moldaketa ikustera joaten direnek negar egingo dutela iragarri dute antolatzaileek, baina negar, irribarrez eta zoriontsu negar egingo dutela argi utziz.

Maitasuna edonon

Maitasun istorio desberdinak kontatzen ditu Love Actuallyk, pertsonaia ugari eta zoroekin. “Aireportuetako terminaletan, helduera gunean ez dago eztabaida edo mespretxuentzako tokirik, musu eta besarkadentzako baino. Ez doa inor agurtzera ezer aurpegiratzeko. Ez du inork kexu edo arrangurarik atxikitzen Gabon postaletan…” horrela hasten da antzezlana.

Antzezle sorta ederra

17 antzezle ikusi ahal izango dira taula gainean, batzuk pertsonaia bat baino gehiago egiten, gainera. Hurrengoak dira:

ANTZEZLEAK

Edorta Arana_ DAVID

Mari Jose Cid_ NATALIE

Ana Sánchez_ DANIELA / MARGARETH

Ainhoa Urruela_ EMMA

Aitor Urquijo_ ALAN / NARRADOR

Nuria Casanova_ JESSICA / DANIELAren AMA

Luis Mari Juez_ MANAGER / Mr. BEAN / EEBBetako presidentea

Joserra Madrid_ COLLIN

David Sánchez_ MORGAN / ANDREW

Melisa Querejeta_ KEYRA

Anskar del Hoyo_ PAUL

David García_ BILLY MACK

Julia Urkiza_ ELLEN

Joane Urquijo_ JENNY

Ibone Oya_  MARLENE

Egoitz Zurimendi_ KEVIN

Aimar Gutiérrez_ DIEGO

 

TALDE TEKNIKOA

Jon Zurimendi_ The Sound of Silence

Fran Martínez_ The Silence of Light

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide