Datorren abenduaren 28an, Laudioko Musika Banda, txistu bakarlaria eta bertsoekin batera entzun ahal izan dugu San Pedro Elizan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua.
Iaz ere antzerako ikuskizuna prestatu zuen Laudioko Bandak, orkestra, trikitrixa eta bertsoak nahastuz.
Aurtengo emanaldia hasteko Tomas Aragües-en "Txistu eta orkestrarako kontzertua" entzun ahal izango dugu. Konposizio hau 1984an estreinatu zen, txistua kontzertu sinfoniko batean bakarlari gisa lehen aldiz kokatuz. Kasu honetan, bakarlaria Christian Alemany Arteta izango da, Fita Fik musika elkartearen sortzaileetako bat, Amurrioko Musika Eskolako txistu irakaslea eta Urduña eta Amurrioko Txistu Alardeen zuzendaria da Christian.
Txistu kontzertua eta gero, Mikel Laboaren "Ihes betea zilegi balitz" abestia, "Redemption Song" eta "Elizan sartu ziradenian" joko ditu Bandak bi bertsolarien jarduna lagunduz.
Bertsotan Ander Solozabal gasteiztarra eta Izar Mendiguren laudiarra izango dira. Anderrek hirugarren postua eskuratu zuen 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan eta Izar, berriz, bigarren geratu zen iaz Arabako Kuadrillarteko Bertsolari txapelketan Aiaraldeko Altubepekoak taldearekin.
Emanaldiaren zuzendari artistikoa Pedro Ignacio Adrián González izango da.
EGITARAUA:
1. "TXISTU ETA ORKESTRARAKO KONTZERTUA" Tomás Aragües .. 20´45´´
Bakarlaria: Christian Alemany Arteta
BERTSO BANDA:
2. ”IHES BETEA ZILEGI BALITZ” ……….…….. Juanma Sáez ……….….. 9’
3. ”REDEMPTION SONG” ………………… Iñaki Urkizu …………..………. 7´
4. “ELIZAN SARTU ZIRADENIAN” …………. Iñaki Urkizu …….…….. 7´15´´
Bertsolariak: Izar Mendiguren eta Ander Solozabal