Aurten lehenengo aldiz, Araba Euskaraz produktuak online erosteko aukera izango da. Horretako webgune dotore hau prestatu dute antolatzaileek: www.arabaeuskaraz.com eta gabonetako erosketak bertan egiteko deia luzatzen dute.
“Mihian kili-kili, euskaraz ibili” lelopean ospatuko du datorren ekainaren 16an Aresketa Ikastolak Araba Euskaraz jaia, euskararen erabileraren garrantzia eta erabilerak dakarren poza azpimarratu nahi dute horrela.
Araba Euskaraz herrian txertatuta dagoela argi uzteko, produktuei Amurrio eta inguruko herrien izenak jarri dizkiete, horrela “Luiaondo kamiseta”, “Maroño kikara” edo “Artomaña izerditakoa”” eroski ahal izango dituzte online denda bisitatzen dutenek. Izan ere, herri hauetako haur eta gaztetxo ugari joaten da Aresketa Ikastolara.
Produktuen argazkietan agertzen diren modeloak ikastolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak dira.
Leonard Cohen, Shakira edo Barak Obama ikus genitzake Araba Euskaraz kamiseta luzitzen
Online denda martxan jartzeaz gain, "Nork merezi du Araba Euskaraz" ekimen berezia antolatu dute Aresketa Ikastolatik: munduko 10 pertsona esanguratsuei oparituko diete Araba Euskaraz kamiseta, 10 pertsona horiek webgunearen bidez aukeratuko dira, bertan izen zerrenda bat dago eta haietako bati botoa emateko edota izen berriak proposatzeko aukera luzatzen da.
Abenduaren 22an bozkaketa itxi eta bozka gehien dituzten 10 pertsonei kamiseta bana heleraziko diete. Zerrenda bitxia osatuta da dagoeneko eta Barak Obama, Shakira, Leonard Cohen, Melendi, Txiribiton, palestinarrak edo Arnaldo Otegi daude hautagaien artean. Zerrenda osatzen laguntzen dutenen artean beste 10 kamiseta zozketatuko dira.