Laudio Udalak aurrera eramaten ari den kultur egitarauaren baitan “Euskal Herriko Mapak” izeneko erakusketa antolatu du. Bertan Euskal Herria irudikatzeko mendeetan zehar erabili diren hainbat mapa eta Euskal Herria terminoa jasotzen duten testigantza historikoak biltzen dira.
Datorren azaroaren 17 arte irekita egongo da Kultura Etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Hitzaldi-diaporama
Beste aldetik, gai honi buruz aritzeko, azaroaren 13an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan Jose Mari Esparzaren hitzaldi-diaporama izango dugu. Esparza Euskal Herriko mapen inguruan liburua argitaratu du, bideo honetan liburuari buruzko informazioa biltzen da.