Okondoko Udalak eskaintzen dituen euskara ikasteko diru - laguntzak eskatzeko epea azaroaren 2tik 30era bitartekoa izango da (biak barne).
Horretaz gain, Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, “Zainketa estetikoak eta makillajea” izeneko ikastaroa antolatu du. Liburutegian gauzatuko da astelehenero, azaroaren 5, 12 eta 19 eta 26an, goizeko 10etatik 12etara. Izena emateko 945899023 telefonora deitu behar da.
Beste aldetik, Udaleko Ingurumen Sailak, nekazaritza ekologikoa bultzatzeko herri baratzeak sortzeko asmoa agertu du. Deialdia zabaldu da herrian bertan lurzoru bat lantzeko interesa dutenak udalarekin harremanetan jar daitezen. Horretarako udaletxeko telefonora (945898023) deitu behar dute astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:30tara.