Aurten Berbalagun programa seigarren aldiz gauzatuko da herrian. Euskara ikasi eta praktikatu nahi duen jendeak euskaraz dakiten pertsonekin elkartzean datza proiektuak, asteroko hitzordu batean behintzat euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten. Antzeko zaletasunak dituzten pertsonekin talde txikiak osatu eta talde barruan erabakitzen dira elkartzeko egunak eta ordutegia. Laudion 10 taldetik gora daude martxan eta 50 lagun inguruk parte hartzen dute.
Izena emateko Udaletxeko Euskara Arlora edo herriko euskaltegietara jo behar da. Baldintzak 16 urte baino gehiago izatea eta Laudion erroldatuta egotea dira bakarrik. Doako zerbitzua da. Proiektuaren kudeaketaz AEK arduratzen da eta eratorritako gastu guztiak bere gain hartzen ditu Laudio Udalak, Euskara Arloaren bitartez.
Taberna batean elkartzeko edo paseo bat emateko izan daiteken asteroko hitzordu hori, bestelako ekintzez osatzen hasi dira ere bai: ikastaroak, txangoak, emanaldiak eta abar antolatuz.
Gurasolagun egitasmo berria
Joan zen ikasturtetik aurrera Gurasolagun aldaera berria ere martxan dago. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza eskaintzen duten herriko ikastetxeekin elkarlanean gauzatu da proiektu hori. Helburua euskadunak diren eta euskara ikasten ari diren guraso eta seme-alabak, elkarrekin arratsalde gozoak pasatzen duten bitartean euskara praktikatzeko aukera izatea da.