Guztira 154 postal aurkeztu dira airaldea.comek antolatzen duen lehiaketaren hirugarren edizio honetan, aurten webguneko formularioaren bidez eta "whatsapp" igo ahal izan dira argazkiak. Lehenengo saria -argazki kamara digitala- Juan Marik irabazi du Vietnamen ateratako argazki postal iradokitzailearekin, bigarren saria -landetxe batean egonaldia - Garazi Abrisketak eskuratu du, Somoton ateratako zuribeltzeko irudi ederrarekin. Horrela ebatzi du Txemi Llano, Iban Pagalday eta David Corbella eskualdeko argazkilariek aiaraldea.comeko kideekin batera osatutako epaimahaiak.
Erakusketa ibilitaria
Saria eskuratu duten argazki - postal irabazleak bakarrik ez, nabarmentzen ziren beste hamazortzi ere aukeratu ditu epaimahaiak, eskualdean herriz herri ibiliko den argazki postalen lehiaketa ibiltarirako. Izan ere, aurten lehengo aldiz, argazki guztiak aiaraldea.com webgunean ikusteaz gain, nabarmenenak erakusketa honetan inprimatuta ikusteko aukera eskainiko da. Irudi hauek dira erakusketan ikusi hala izango direnak.
Zorionak irabazleei eta mila esker udako haien txoko, irudi eta istorio ederrenak eskaini dizkiguten guztiei.