Datorren urriaren 7an, igandea, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia ospatuko da Andoainen. Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, Laudio, Amurrio, Aiara eta Urduñako udalen artean antolatutako ekimen bateratuan.
Prezioa 9 eurotakoa izango da adin guztietarako eta izena emateko Udaletxeen euskara arlora jo beharko da. 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute, hemen eskuratu daiteke eredua. Urriaren 4a, osteguna, da izena emateko azken eguna. Autobusaren ordutegia hurrengoa da kasu bakoitzean:
- 09:15ean: Urduñan
- 09:30ean: Amurrion
- 09:40ean: Luiaondo (Aiara)
- 09:45ean: "Laudio" ("Canciller Ayala" zena) Institutuaren aurreko bus geltokian
ITZULERA: 18:30ean Andoaindik.
Aurtengo Kilometroak jaia "On egin" lemapean ospatuko da eta webgune honetaneskuratu daiteke egitaraua eta ibilbideari buruzko informazio guztia.