Urriaren 21eko hauteskundeetan administrazioaren ordezkari izateko langabetuen lan poltsa osatuko du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2012ko ira. 15a, 09:00

Datozen hauteskundeak antolatzen dituen Eusko Jaurlaritzak, udalari aukera ematen dio egun horretan administrazioaren ordezkariak izango direnak izendatzeko. Laudioko Udalak ordezkari horietatik 10, langabetuen lan poltsa baten bidez izendatzea erabaki du.

Datozen hauteskundeak antolatzen dituen Eusko Jaurlaritzak, udalari aukera ematen dio egun horretan administrazioaren ordezkariak izango direnak izendatzeko. Laudioko Udalak ordezkari horietatik 10, langabetuen lan poltsa baten bidez izendatzea erabaki du.

Lan poltsa horretan parte hartzeko eskaria irailaren 17tik 20ra egin ahal izango da, biak barne (ordutegia: 9,00etatik - 13,00ra), beharrezkoak diren baldintzen dokumentazioa aukezturik. 10 ordezkari hauetako bat izateko baldintzak hurrengoak dira: langabezian egotea, Laudion erroldatuta egotea, Batxillergoa, FPII edo baliokidea edukitzea eta hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea. Udalaren Sarrera Erregistroan informazio guztia eskuratu daiteke.

2012ko irailaren 21an egingo da zozketa jendeaurrean eta 10 ordezkarien izena jakinaraziko da. Administrazioaren ordezkari izateak ez du suposatuko Laudioko Udalarekin lan harremanik. Izendapenak hauteskundeak antolatzen dituen administrazioak legez araututa dituen diru-kopuruak jasotzeko eskubidea soilik suposatzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide