Orozkoko paisaiak jasotzen dituzten Antonio Aldama pintorearen lanak ikusteko aukera dago herriko museoan
Antonio Aldama euskal margolari entzutetsuaren erakusketa abuztuaren 21ean zabaldu zen eta irailaren 9arte izango da ikusgai Orozkoko Museoan, asteartetik igandera eta goizeko bederatzietatik hirurak arte. Eraskusketak 40 lan biltzen ditu eta koadroetan Orozkoko txoko ugari jasotzen dira: Ibarra, Anuntzibai, Jauregia,
Zaloa, Bengoetxeako Errrota eta Unibaso, San Bartolome eta San Juaneko baserriak. Antonio Aldama ondo ezagutzen duen Jose Maria Arenaza katedratikoaren esanetan, eraskusketa hau Orozkori buruz egin den osatu, anitz eta inportanteena da, Antonio Aldama urteak ematen ditu euskal herri eta paisaiei so eta maisutasun handiz jasotzen ditu. Jose Maria Arenazak azaldu duenez bilduma honetan jasotzen diren Orozkoko txokoak oso adierazgarri eta esanguratsuak izango dira jende askorentzat.
Antonio Aldama euskal margolari entzutetsuaren erakusketa abuztuaren 21ean zabaldu zen eta irailaren 9arte izango da ikusgai Orozkoko Museoan, asteartetik igandera eta goizeko bederatzietatik hirurak arte.
Eraskusketak pintorearen berrogei lan biltzen ditu eta koadroetan Orozkoko auzo eta txoko ugari jasotzen dira: Ibarra, Anuntzibai, Jauregia, Zaloa, Bengoetxeako Errrota edo Unibaso, San Bartolome eta San Juaneko baserriak.
Antonio Aldama ondo ezagutzen duen Jose Maria Arenaza historia katedratikoaren esanetan, eraskusketa hau Orozkori buruz egin den osatu, anitz eta inportanteena da, Antonio Aldama urteak ematen ditu euskal herri eta paisaiei so eta maisutasun handiz jasotzen ditu. Jose Maria Arenazak azaldu duenez, bilduma honetan jasotzen diren Orozkoko txokoak oso adierazgarri eta esanguratsuak izango dira jende askorentzat.