Arakaldoko alkate Victor Egiak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso du Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariaren eskutik.
Arakaldon euskara indartzeko hainbat ekimen ari da antolatzen Arakaldoko Udala eta horien artean herrian bertan euskara ikasteko aukera erraztea da aipagarriena. Udaletxean biltzen den 12 laguneko talde bat sortu da eta Laudioko AEKko euskaltegitik joaten den irakaslea da klaseak emateko arduraduna. Udalak bere osotasunean ordaintzen du ikastaroa.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak "Urrats Biziak Bizkaian" kanpaina gauzatzen ari da azken hilabeteotan eta ekimen horren baitan kokatzen da Arakaldoko Udalararen lorpena. Izan ere, gaur egun ziurtagiria duten 1.500 entitateetatik 203 bakarrik dira Bizkaikoak eta kopuru hori haunditu nahi du Elkarteak.