Udaleko Euskara Arloaren ekimena da programa eta Galtzagorri irakurzaletasuna bultzatzeko Donostiako elkartea, Laudioko Udal Liburutegia eta herriko ikastetxe guztiak batuko ditu elkarlanean.
“Bularretik mintzora” 0 – 6 urte bitarteko umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburua duen programa da eta horretarako beren inguruan dauden helduei (guraso, hezitzaile eta irakasleak) formazioa eskaintzen die. Bost urteko iraupena du programak eta dagoeneko 10 herritan garatzen ari da 3.000 umerekin.
Laudion era guztietako ekimenak egongo dira: tailerrak, irakurketa klubak, liburu-trukaketak eta baita formazio saioak ere. Formazio saio batzuk programan parte hartuko duten irakasleei zuzenduta izango dira eta beste batzuk, berriz, irekiak izango dira eta gurasoei eta interesa duen edonori eskainiko zaizkio. Guzti guztiak doakoak izango dira eta euskaraz garatuko dira.
Hona hemen urtea amaitu bitarteko saioen egitaraua:
1. IRAILAREN 21ean (14:00-16:00, Udal Liburutegian) (IRASKASLEEI ZUZENDUTA)
HAUR LITERATURA HIZKUNTZAREN INGURUAN:
- Hizkuntzaren erabilpena sistematizatzen
- Hizkuntzaren funtzioak eta haurren hizkuntz ereduak
- Komunikazio ingurunea
2. IRAILAREN 28an (14:00-16:00, Udal Liburutegian) (IRASKASLEEI ZUZENDUTA)
KOMUNIKAZIO INGURUNE BAT SORTZEN
- Hizkuntz funtzioak kokatzen: Arloko helburu orokorrak, Edukien multzoak
- Hizkuntz jarduerak gelan: funtzioz funtzioko behaketa bat
- Gelan Haur literaturaren erabilpena egituratzeko tresna bat sortzen
- Behaketa tresna
3. URRIAREN 5ean (18:00etan, Udal Liburutegian) (SAIO IREKIA, LEKU MUGATUAK)
JUAN KRUZ IGERABIDE idazlea.
4. URRIAREN 13an (18:00etan, Udal Liburutegian) (SAIO IREKIA, LEKU MUGATUAK)
"Haur literaturaren garrantzia haurraren garapenean"
JUAN KARLOS ALONSO psikologoa.
5. URRIAREN 20, 21, 27 eta 28an (18:00etan, Udal Liburutegian) (SAIO IREKIA, LEKU MUGATUAK)
Irakurketa sustatzeko lantegia, guraso eta hezitzaileentzat
PELLO AÑORGA idazlea.
- Entzumenezko gune bat nola marraztu.
- Egitura literarioaen erabilpena sustatu.
- Narrazioak, amandre ipuinak ilustrazio liburuak.
- Ahozko narrazioak eta irakurketa ozenak.
- “Bularretik Mintzora”: sehaska kantak, hitz jokoak, poemak, kantak...
- Bibliografia.
6. AZAROAREN 9an (14:00-16:00, Udal Liburutegian) (IRASKASLEEI ZUZENDUTA)
ENTZUMENETIK AHOZKO HIZKUNTZARA
- Tradiziozko haur jolasak eta kantak
- “Bularretik Mintzora” liburu diskoaren aurkezpena
- Haur jolasak eta kantak haurraren garapenean
7. AZAROAREN 16an (14:00-16:00, Udal Liburutegian) (IRASKASLEEI ZUZENDUTA)
HIZKUNTZA JOLASAK AHOZKO HIZKUNTZAN
- Poesia, joko eta kanta bilduma bat aztertu eta ikasi
- Sekuentziak sortu eta errepikapen sistema eraiki
- Haur poesiaren jardueren gida
8. ABENDUAREN 15ean (14:00-16:00, Udal Liburutegian) (IRASKASLEEI ZUZENDUTA)
HIZKUNTZA JOLASAK IDATZIZKO HIZKUNTZAN
- Hitz jolasak
- Poesia Bibliografia
- Hurrengo hilabetean betetzeko lan proposamena