Hezkuntza ez sexista bultzatu eta udal langileak berdintasun gaietan trebatzeko diru-laguntza eskuratu du Laudioko Udalak Foru Aldundiarengandik

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2011ko ira. 2a, 08:00

Laudioko Udal Berdintasun Zerbitzuak Arabako Foru Aldundiarengandik jasotako laguntza 10.263,03 eurotakoa izan da. Alde batetik, herriko ikastetxeetan burutu den sexuaren araberako gizarte rol eta estereotipoak ezabatzeko programara bideratuko da dirua eta, bestetik, oraindik egitekoa den emakumeen aurkako bortizkeriari aurre egiteko programara. Azken hau lehen zein bigarren hezkuntzan gauzatuko da: ipuinak izango dira tresna haur txikienekin eta bikote bortizkeria prebenitzeko tailerrak, berrriz, gaztetxoen kasuan.

Aipatutako programak bakarrik ez, genero bortizkeria pairatzen duten emakumeei arreta eskaintzen dieten langileei (udaltzaingoa, gizarte zerbitzuak eta Hezkuntza, emakume eta gazteria arloko teknikariei) zuzenduriko prestakuntza ere dago ekimen hauen artean. Aurten bi ikastaro ezberdin burutuko dira, biolentziaren biktima diren emakumeengan eskuhartzeko enpatia lantzeari buruzkoa lehenengoa eta kasuen ikuskatzearen ingurukoa bigarrena. Ikastaro hauen bidez emakume eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005eko legeak ezarritako funtzionarioek berdintasun arloan formakuntza jasotzearen beharra beteko da.

Jaietan ere emakume eta gizonen berdintasuna aldarrikatuz

Berdintasun Zerbitzuak eraso sexistak prebenitzeko “Ezetza ezetz da!” lemadun txapak banatu zituen Laudioko Jaietan eta, APILL eta Txosna Batzordearekin batera, “Jaietan ere euskaraz eta berdintasunean bizi” lema zuten 5.000 edalontzi berrerabilgarri banatu zituen txosna zein tabernetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide