Urtez urte indar gehiago hartzen eta bere nortasuna berreskuratzen ari dira Aretako Santa Ana jaiak eta oraingoan ere bost eguneko egitarau oparoarekin datoz. Ostiralean, arratsaldeko 20:00etan txupinazoa bota bezain laster irekiko da Aretako txosna gunea. Gaueko 22:00tan maila handiko pilota partidak izango dira eta 23:30etatik aurrera, Versen eta Trikizio taldeen kontzertuetan dantzatzeko aukera izango dute Aretara hurbiltzen direnek.
Larunbatean marmitako txapelketa, bertso saioa eta Hesian eta Haitzama taldeen musika entzuteko aukera izango dira, besteak beste. Igandean, berriz, giro paregabea izan ohi duen asto lasterketa, herri bazkaria eta kontzertuak gauean. Astelehen eta asteartean ere zer gozatu izando da Santa Ana eta Santa Anatxuko ospakizunekin.
ARETAKO JAIAK 2011 - UZTAILAREN 22TIK 27RA
22A, BARIKUA
20:00: Jai hasiera, txupinazoa eta pregoiaren irakurketa.
20:15: Kalejira Aretako Txistulariekin.
20:30: Txosna zabaltzea eta odoloste dastaketa.
22:00: Pilota profesionala. 1. partida: Leiza-Zearra/Lemuno Iza. 2.a: Olaizola II-Beloki/Saralegi-Begino.
23:30: Kontzertu-dantzaldia. Versen, Trikizio.
23A, ZAPATUA
10:00: Marmitako txapelketa.
11:00: Poteo joteo Aretako Txistulariekin.
12:30: Igel txapelketa parkean.
14:00: Marmitako txapelketaren sarien banaketa.
18:00: Arabar erako bolo txapelketa.
18:30: Artzain-txakur lehiaketa Santa Anako zelaietan.
21:00: Herri Kirolak. Idi dema parkeko probalekuan.
22:00: Bertso txapelketa parkean.
23:30: Kontzertu-dantzaldia. Hesian, Haitzama.
24A, DOMEKA
13:00: Asto Lasterketa.
15:00: Herri bazkaria frontoian.
18:00: Erromeria Gozo-Gozo taldearekin.
21:00: Txistorrada parkean trikitrixek girotua.
22:00: Kontzertua. J.Iratzar, Apurtu Arte, DJ Txapis.
25A, ASTELEHENA
11:00: Umeentzako tailerrak Kirikiñorekin.
Arratsaldean zehar Pintxo buruhandia parkean.
17:30: IV Tortila lehiaketa.*
18:00: Buruhandiak.
19:00: Umeen motor-txirrindula-trizikloen VIII. Topaketa.
19:45: Lehiaketaren sarien banaketa eta tortila, txorizo zein ardo dastaketa.*
26A, MARTITZENA (SANTA ANA)
10:00: Santa Anako mugarriei bisitaldia.
10:30: Kalejira txistulari eta trikilariekin.*
11:00: Santa Ana eguneko meza.
13:00: Ubixeta dantza taldea Nagusien Egoitzaren aurrean.*
14:30: Nagusien Zentroaren bazkaria Onievan, 80 urtetik gorakoei omenaldia eta dantzaldia.*
22:00: Dantzaldia. Nueva Presión.*
27A, EGUASTENA (SANTA ANATXU)
16:00: IV Umeen Festa puzgarriekin.*
18:00: Umeentzako askaria.*
18:30: “Magic Clowns” pailazoak.*
19:15: Kalejira Laudioko Gaiteroekin.*
20:00: Lunch-a Nagusien Zentroko bazkide eta lagunentzat.*
20:30: Erromeria Nueva Presiónekin. Tartean txokolatada.*
23:00: Jai agurrerako traka.
*: Santa Ana Nagusien Gizarte Etxeak antolatutakoak.