Txapelpunk, Ze esatek eta Governors taldeen kontzertuak eta umeentzako hamaika aukera izango dira datorren igandeko Araba Euskaraz Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2011ko eka. 12a, 11:19

Lau kilometro inguru eta lau gune desberdin izango ditu Laudion ospatzekoa den Araba Euskaraz Jaiak. Herriko erdigunean hasi eta Ellakuri futbol zelaian bukatuko da ibibidea, Lamuza parkea eta Ugarte auzotik pasatuz.

Lau gune: Erdigunea, Parkea, Ugarte eta Ellakuri

Ellakuri kontzertuen gunea izango da eta etengabeko musika emanaldia egongo da bertan: 11:00etatik aurrera The Fucking Birds eta Apurtu Arte taldeek joko dute, 13:00ean Txapelpunkek, 15:00etan Ze Esatek taldeak eta azkenik 17:00etan Governors taldearen txanda helduko da.

Laudioko erdigunean, plaza inguruetan, herri kirolak eta umeentzako ekitaldiak izango dira goizez eta erromerian dantzatzeko aukera, berriz, arratsaldean.

Lamuza Parkean, eskupilota partidak, umeentzako tailerrak eta musika kortzertuak izango dira besteak beste eta, arratsaldeko lauretatik aurrera, Diskofesta ospatuko da Pergolan.

Ugarteko gunea haur eta familiei zuzenduta izango da bete betean. Bertan, Irrien Lagunen emanaldiak, jolasak eta puzgarriak izango dira egunean zehar.

Gainera, zanpantzarrek, batukadak, trikitrilariek eta txarangak giroa alaituko dute gune guztietan.

“Bagare! Izan zirelako gara, garelako izango dira.” lelopean ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz, Laudio Ikastolak biltzen dituen belaunaldi ugariei erreferentzia eginez. Laudio euskararen aldeko jaia hartzen duen laugarren aldia da: lehenengo aldia 1983an izan zen, 1993an bigarrena eta 2000an azkena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide