Kontzertu programazio zabala aurkeztu du Drumgorri Aretoak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2011ko api. 2a, 15:07

Astebururo zuzeneko musika Laudiora ekartzeko asmoa du Drumgorrik eta Travellin Brothers blues taldearen kontzertuarekin inauguratu zuen atzo bere programazioa.

 

Astebururo zuzeneko musika Laudiora ekartzeko asmoa du Drumgorrik eta Travellin Brothers blues taldearen kontzertu indartsuarekin inauguratu zuen atzo bere programazioa.

 

Datorren apirilaren 8an, ostirala, Nice Family Trip funky taldearean txanda izango da, "Bizkaiko Funkyaren dukeak" omen dira eta bere doinu koloretsuekin dantzan jarri nahi dute Drumgorri Aretoa. Larunbatean, apirilaren 9an, saio bikoitza izango da, arratsaldeko 18:30etan, bateria eskola irekia eskainiko du Alex Leysek eta gaueko 22:00etan berriz, Stick and Drum izeneko emanaldia izango da Alex eta Guillermo Cidesekin batera. Kontzertu bitxia izango da, sticka (kitarra eta baxuaren arteko instrumentua) jotzen duen pertsona gutxi dago munduan eta haietariko bat da Guillermo Cides eta "Stick and Drum" izeneko konbinazio originala osatu du Alex Leys bateria eklektikoarekin batera. Biak entzuteko aukera izango dugu Laudioko Drumgorri Aretoan.

 

Hurrengo asteetan ere beste musikari eta talde asko pasatuko dira Drumgorriko eskenatokitik: Igor Arzuaga, Luis Vil, Lur, Erizo, Los Benturos, Broken Snails eta Harresian Zulo, besteak beste.

 

Drumgorri Laudioko Industrialdean kokatutako musika ekintzen gune berria da, bertan kontzertuak bakarrik ez, dohaineko musika saio didaktikoak, instrumentu desberdinak jotzen ikasteko eskolak eta entseguak egiteko aretoak alokatzeko aukera ere badago.

 

 

Musika saio didaktikoen ordutegia:

 

Astelehenetan, 19:30tan: Bateria Saio didaktikoa Alain Diez Merinoren eskutik.

Asteazkenetan 19:30tan: Kitarra eta Kantu emanaldi didaktikoa Diego M. Continente eta Borja Doñoren eskutik.

Ostiraleetan, 19:30tan: Teklatu saioak Ander Unzagaren eskutik.

 

Info gehiago: http://www.drumgorri.com 

Facebook Drumgorri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide