Laudioko BIOK berdintasunerako gizon taldeak, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Ez:Berdin Berdintasunerako Zentroak, Berdintasunerako I Lehiaketa Artistiko Literarioa deitu dute. Lehiaketaren helburua, gogoeta, sormena eta adierazpen artistikorako guneak sustatzea da, sexu bereizkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzen laguntzen duten heinean.
Lehiaketa honetara hurrengo diziplina artistikoko lanak aurkeztu ahal izango dira: literatura, marrazketa, margolana, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak eta kartelak.
Euskal Herrian jaio edo eta bizi den 16 eta 29 urte bitarteko edozeinek parte hartu ahal izango du eta aurkeztutako lanek honako gaietako bat islatu beharko dute:
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
- Emakumearen eta gizonaren gizartearekiko berdintasun zeregina
- Desberdintasunarekiko begirunea
- Hizkuntza ez sexista.
- Emakumearen eta gizonaren irudia komunikabideetan eta publizitatean.
- Haurtzaroa eta jolasen erabilera ez sexista.
- Gizonak genero indarkeriaren aurrezaintza eta desagerpenaren aurrean.
- Gizonen zeregina sexu-bereizkeriarik gabeko gizarte bat sortzeko bidean.
Lan nabarmenenari sari berezia emango zaio: NETBOOK bat. Horrez gain, modalitate bakoitzean diploma bat emango da, lanen errekonozimenduaren seinale. Lanen zabalpena udalaren webgunean eta lehiaketaren antolatzaileek erabakitzen duten bestelako bideetan egingo da.
Lehiaketara aurkezteko epea 2011ko martxoaren 8an amaituko da.
Lanak eskura ala postaz helaraziko dira (postaz bidalitakoek, martxoak 8ko edo lehenagoko zigilua izan behar dute) hurrengo helbide honetara:
Berdintasunerako I Lehiaketa Artistiko Literarioa 2011
Berdintasun Zerbitzua
Laudioko Udala
Herriko Plaza z/g
01400 Laudio (Araba)
Informazio guztia BIOK berdintasunerako gizon taldearen blogan.