Espaloi berria “Etxe Arrosatik” Aretako erdialderaino doan bidean jarriko da eta 2011aren lehen hiruhilekoan prest egotea aurreikusten dute.
Bidearen egoerak gaur egun ez du oinezkoen segurtasuna bermatzen, bazterbiderik ez duelako eta espaloirik ere ez dagoelako hainbat tarteetan.
Udalak espaloia eraikitzeko beharrezkoa den desjabetze akordioa onartu du orain. Izan ere, bidea jabego pribatuko bi lursailetik pasatzen da. Lursail hauen jabeek 9.574 euro jasoko dituzte desjabetzeagatik. Behin desjabetze dokumentua sinatuta, Udalak kontratazio espedientea martxan jarri ahal izango du.