2001ean 91 bakarrik ziren. Orain, berriz, 650 baino gehiago dira Laudion bizi diren atzerritarrak.
Argeliako nazionalitatearekin bidaiatzera behartuta dauden sahararrena da etorkin komunitate handiena. Balizko Argeliako nazionalitatea duten 131 pertsona erroldatuta daude Laudion. Marokoarrak, berriz, 76 dira.
Hego Amerikatik etorritakoak ere ugariak dira: 46 laudiar dira Paraguain jaiotakoak eta beste hainbeste Perutik datozenak. Kolonbiarrak 44 dira, 40 brasildarrak eta 34 Ekuadorretik heldu direnak.
Asiari dagokionez, 30 txinatar eta Pakistanetik etorritako 8 pertsona erroldatuta daude eta Europari erreparatuta, Errumania da 47 laudiarren jatorria, Portugalekoak 41 dira eta badaude ere Italia eta Erresuma Batutik etorritakoak. Ozeaniako herrialdeetan jaiotako 3 pertsona ere badaude. Udaleko Ongizate Saila atzerritarrentzako lege aholkularitza zerbitzua eskaintzen du.