Euskaraz gauzatuko diren hainbat mendi irteera antolatu ditu Okondoko Udalak. Izena emateko epea zabalik dago udaletxean.
Irteeretako bik haur eta gurasoek mendiaz gozatzea dute helburu eta “Okondo Ezagutuz” egitarauaren baitakoak dira. Azaroaren 7an, igandea, izango da lehenengoa eta 3-6 urte bitarteko umeei eta beren gurasoei zuzenduta dago. San Roman eta Santa Luziatik pasatuko da ibilbide hau.
Bigarren mendi irteera, azaroaren 21ean egingo da. 7-12 urte bitarteko umeek eta beren gurasoek parte hartu ahal izango dute bertan, Ugalde auzoko goiko baserriak, Kiputxetamendi, Gallarraga, Santa Luzia eta San Roman ezagutuz.
Hirugarren irteerak Itxinako karsta ezagutzeko aukera emango du. 13 urtetik gorako okondoarrei zuzenduta egongo da irteera, eta Abenduaren 12an izango da. Kasu honetan, irteera luzeagoa izango da, eta honako puntu hauetatik pasako da: Urigoiti, Atxular begia, Itxina, Arraba, Zaztegi, Ipergorta, Austigarmin eta Zintxita.
Mendi ibilbideen inguruko zehaztasun guztiak:
AZAROAK 7, IGANDEA (Okondo Ezagutuz)
NORENTZAT: 3-6 urteko umeak (2004-2007 artean jaioak) + gurasoak (3 urteko ume bakoitza derrigorrez guraso batek lagunduta, gainerako gurasoak nahi badute joan ahal dira). Gutxienez 10 ume behar dira irteera egin ahal izateko
IBILBIDEA : San Roman – Santa Luzia – San Roman ORDUTEGIA: 9:30-13:00 (9:30ean Okondoko haurreskolaren ondoan elkartu eta autoetan San Romanera joan; 13:00etan San Romanetik autoetan haurreskolara itzuli). Partaideen autoak erabiliko dira garraio gisa.
PREZIOA: 2 euro ume bakoitzeko
EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Azaroaren 4ra arte, udaletxean.
AZAROAK 21, IGANDEA (Okondo Ezagutuz)
NORENTZAT: 7-12 urteko umeak (1998-2003 artean jaiotakoak) + joan nahi duten gurasoak. Gutxienez 10 ume behar dira irteera egin ahal izateko IBILBIDEA: Ugalde auzoko goiko baserriak (ur deposito ondoan) – Kiputxetamendi – Gallarraga (aukera) – Santa Luzia – San Roman.
ORDUTEGIA: 8:30-14:00 (8:30ean Okondoko haurreskolaren ondoan elkartu eta autoetan Ugalde auzora joan; 14:00etan San Romanetik autoetan haurreskolara itzuli). Partaideen autoak erabiliko dira garraio gisa. PREZIOA: 2 euro ume bakoitzeko
EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Azaroaren 18ra arte, udaletxean ABENDUAK 12, IGANDEA (Itxinako Karstikoa, Gorbeia) NORENTZAT: 13 urtetik gorakoentzat (1997an edo lehenago jaiotakoak)
IBILBIDEA: Urigoiti-Atxular begia-Itxina-Arraba-Zaztegi-Ipergorta-Austigarmin-Zintxita-Urigoiti ORDUTEGIA: 8:00-16:00 (8:00etan autobusa hartu Okondoko haurreskolaren parean eta toki berera itzuli 16:00etan
PREZIOA: 3 euro partaide bakoitzeko.
EPEA (izena emateko eta ordaintzeko): Abenduaren 3ra arte, udaletxean. PLAZAK: Gehienez 50 plaza. Irteera egin ahal izateko, gutxienez, 15 partaide beharko dira.
OHAR OROKORRAK:
-“Okondo Ezagutuz” izeneko bi irteeretan beharrezkoa izango da auto partikularrak erabiltzea partaideak ibilaldiaren hasieran eta bukaeran garraiatzeko.
-Aholkaturiko ekipamendua: mendiko oinetakoak (botak edo zapatilak) / galtzerdi gozoak / prakak (txandala, mendikoak) / mahuka motz edo luzeko camiseta termikoa (bestela, aldatzeko beste bat) / jaka polarra edo kirol-jertsea / txubaskeroa / txano beroa / bisera / eskularruak badaezpada / motxila txikia, mendikoa bada hobeto / kantinplora, urez beteta / Janariak: fruitu lehorrak, txokolatea, banana edo beste fruta batzuk, gailetak, bokata bat.... Nahi bada, makila, argazki-kamera eta libreta zein arkatza (argibideak apuntatzeko). ITXINAko TXANGOA: gomendatzen da aldatzeko arropa eta oinetakoak eramatea.