Luiaondo - Markijana tartea Nerbioiko Parke Linealaren proiektuaren bigarren fasearen lehenengo zatia da. Bigarren fase horretan, Amurrioko Salbioraino helduko da ibilbidea.
Arabako Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak aipatutako zatiaren obren kontratazioa onetsi berri du. Obra amaitzeko epea 10 hilabetekoa izango da, eta bere aurrekontua 1.776.941,15 eurokoa da. Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza - hitzarmen baten bidez gauzatuko da ibilibidearen bigarren fasea.
Nerbioiko Parke Linealaren hasierako zatia iragan otsailaren 24an inauguratu zen. Tarte hori Laudioko Gardea auzotik Luiaondora doa, eta oinez zein bizikletaz Laudio - Luiaondo bidea egiten duten auzokide ugarik erabiltzen dute.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago Ingurumen Sailaren webgunean