Joselu Anaiak-ekin dantzaldia , ohiko futbito txapelketaren finala eta beste hamaika ekitaldi izango dira Ugarteko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2010ko uzt. 29a, 23:43

Ostiral honetan, uztailak 30, hasi eta igandea arte luzatuko dira Ugarte auzoko jaiak. Ostiral arratsaldean futbito partidekin hasiko da egitaraua. Zazpietan botako dute jaien txupinazoa eta, segidan, jaietako erregina eta ohorezko damen aurkezpena egingo da, urtero bezala. Gauez, Joselu Anaiek dantzan jarriko dituzte Ugartera hurbiltzen diren guztiak, eta amaitzeko diskodantza izango da txosna gunean.

Ostiral honetan, uztailak 30, hasi eta igandea arte luzatuko dira Ugarte auzoko jaiak. Ostiral arratsaldean futbito partidekin hasiko da egitaraua. Zazpietan botako dute jaien txupinazoa eta, segidan, jaietako erregina eta ohorezko damen aurkezpena egingo da, urtero bezala. Gauez, Joselu Anaiek dantzan jarriko dituzte Ugartera hurbiltzen diren guztiak, eta amaitzeko diskodantza izango da txosna gunean.

Aurten, Ugarteko San Inazio jai-taldeak 35. urteurrena ospatuko du eta hori dela-eta bazkari herritarra egingo da larunbat eguerdian. Kirol ekitaldiak  ere izango dira larunbateko protagonista: goizez pilota partidak eta Ugarteko Krossaren IV.edizioa egingo dira eta arratsaldez, berriz, San Inazio XXVI. Futbito Txapelketako finala jokatuko da. Gauez, dantzaldia izango da Maitana orkestraren eskutik.

Iganderako egitaraua ere bete - beteta dator : Baserritarren produktuen erakusketa, tortilla txapelketa, San Roke Musika Elkartearen kontzertua eta haurrentzako ekitaldiak eta irristatze tailerrak ere ospatuko dira, besteak beste. Astelehenerako jaiak amaituta izango dira, baina oraindik ere barraketan gozatzeko aukera izango da, prezio erdian,gainera. 

Ugarteko jaien egitarau osoa:

Uztailak 30 - ostirala

16.00  Benjaminen futbito txapelketako finala.

17.00  Kimuen futbito txapelketako finala.

18.00  Haurren futbito txapelketako finala.

19.00 Kadeteen futbito txapelketako finala.

19.00  Txupinazoaren jaurtiketa eta jaietako erreginaren eta ohorezko damen aurkezpena.

 Txistulari taldearen emanaldia, Lankaietako Lagunen eskutik.

22.00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

 Amaitu arte, txosnen aldean, Diskodantza.

 

Uztailak 31 – larunbata

10.00 Lamuza frontoian pilota partiduak, Herriarenen eskutik.

11.00  IV Ugarteko Krossa (Haurrak)

11.30  IV Ugarteko Krossa (Kadeteak)

12.00  Tradiziozko prozesioa eta meza nagusia.

13.00  IV. Asto Lasterketa, sari garrantzitsuak emango dira.

Musika animazioa Azeripoto trikitixarekin.

Ekitaldi guztietako sarien banaketa.

15.00 Bazkari herritarra, San Inazio jai-taldeak antolatuta.

16.30 Gazte eta Nagusientzako bolo jaurtiketa.

17.00 Gazteen XVI. Futbito Txapelketako finala.

18.00 San Inazio XXVI. Futbito Txapelketako finala.  Sari banaketa.

20.00 Herri kirolak.

02.00 Dantzaldia Maitana orkestraren eskutik.

Amaitu arte, txosnen aldean, Diskodantza.

 

Abuztuak 1  – igandea

10.00 Baserritarren produktuen erakusketa.

Mota guztietako etxe-abereen erakusketa.  Ardien eskilatze erakusketa.

11.00 Tortilla Lehiaketa, sari oso ederrekin.

13.00 Meza.

13.30 Intxarkundia dantza taldearen emanaldia.

Musika animazioa Azeripoto trikitixarekin.

14.00  San Roque Musika Elkartearen kontzertua.

14.30  Atzoko gazteei omenaldi bazkaria.

Nueva Presion orkestraren emanaldia.

17.00 Beisboleko bateo tunela, Laudioko Los Bengalíes Beisbol Elkarteak antolatuta.

17.00 Buruhandiak eta Puzgarriak

Haurrentzako jolasak, Keima Animazioa taldearen laguntzarekin.

19.00 Irristatze tailerrak, Aldaiko irristaketa taldearen laguntzarekin.

20.00 Odoloste jana Ugarteko tabernetan.

Dantzaldia Nueva Presión taldearen eskutik.

Amaiera traka.

 

Abuztuak 2 – astelehena

Barrakak prezio erdian.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide