Plazako arkupeak beiraz babestea eskatu dute merkatariek, beraiek eta bezeroek eguraldi txarraren eragina sufri ez dezaten eta ingurua garbi mantentzea errazagoa izan dadin. Horretaz gain, paretak margotzea eta komunak egokitzea ere eskatu dute.
Herrian merkataritza biziberritzeko PERCO mahaia osatzen duten agenteek egin dute eskaera, Eusko Jaurlaritzaren Merkagune izeneko laguntza programaren baitan. Datorren udazkenerako espero da lanen abiatzea.
Hobekuntza partzial hauetaz gain, Laudioko merkatu plaza zeharo eraldatzeko plana aurrera eramateko asmoa dago ere bai.