Azoka Aldaikoerreka plazan ospatuko da eta bertan Extremadurako artisautza, jateko produktuak eta zuzeneko musika ezagutzeko aukera izango da. Ostiral goizean ireki eta igande arratsaldea arte irekita egongo da antzinako azoka.
Bestealdetik, Extremadurako Etxeak, herriko hainbat denda eta enpresekin batera antolatutako Artearen eguna dela eta, haurrentzako ekitaldi sorta polita izango da ere bai: ostiral arratsaldean marrazki lehiaketa, eskulan tailerrak eta haurrentzako luntxa izango dira. Larunbat goizean, berriz, mazedonia lehiaketa eta urrunetik gidatutako autoen erakusketa ikusteko aukera egongo da. Igandean, Artearen egunean, Arloteak eta bertako koroak abestutako meza eta bukatzeko txokolatada izango dira.