Dolumin Barikuko Azoka abererik gabe ospatuko da aurten

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2010ko mar. 8a, 20:35

Arabako abeltzainen ordezkaritzak uko egin dio Dolumin Barikuko Azokan parte hartzeari. Foru Aldundiaren Otsoa kudeatzeko plana salatu nahi dute horrela. Laudioko Udalak, hala ere, azoka Martxoaren 26an ospatu ospatuko dela baieztatu du. Bere osagai nagusia faltan izango duela onartu arren, nekazal produktu erakusketa, herri kirolak eta ekitaldi osagarriren bat ere egongo dela iragarri dute. 

Aberedunak elkartearen jarrera

Arabako abeltzainen ordezkaritzak uko egin dio Dolumin Barikuko Azokan parte hartzeari. Foru Aldundiaren Otsoa kudeatzeko plana salatu nahi dute horrela. Laudioko Udalak, hala ere, azoka Martxoaren 26an ospatu ospatuko dela baieztatu du. Bere osagai nagusia faltan izango duela onartu arren, nekazal produktu erakusketa, herri kirolak eta ekitaldi osagarriren bat ere egongo dela iragarri dute. 

Aberedunak elkartearen jarrera

Aberedunak Laudioko Abeltzainen elkarteak bat egin du UAGA (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea) eta SERGAL (Arabako Abeltzain Elkarteen Kooperatiba) erakundeen aldarrikapenarekin eta azokan ez parte hartzeko erabakia babestu du. Hala ere, haien aldarrikapenak bideratzeko modu berriak bilatzea proposatu dute, azoketan ez parte hartzeak abeltzainei beraiei kalte egiten diela argudiatuz.

Dolumin Barikua ez da abererik gabeko lehen abere azoka

UAGAk eta SERGALek hilabeteak daramatzate Araban ospatzen diren abere azoketan parte hartzeari uko egiten. Otsoaren espezieak haien lanbideari ekartzen dion kaltea azaldu eta Arabako Aldundiaren espeziea kontrolatzeko planarekiko desadostasuna agertu nahi dute horrela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide