Udal zine programak 10 urte beteko ditu martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2017ko urt. 17a, 12:37

137 pertsona joan dira zinemara bataz beste 2016-2017 ikasturtean, momentuz. Argazkia: aiaraldea.eus

Hamar urtetan batezbeste 100 pertsona joan dira zinemara emanaldi bakoitzeko, 3.534 ikusle urtean.

Lanbide Heziketako Areto Nagusian zinea prezio eskuragarrietan eskaintzen duen programa da Laudio TopZinema. Bere hastapenetan publiko gazteari zuzentzen zitzaion, baina urteak aurrera joan ahala publikoa askoz ere anitzagoa bihurtu da. 

Hamar urte horietan batezbeste 100 pertsona joan dira zinema emanaldiak ikustera, 3.534 ikusle urtean.

2012an sarreraren prezioa euro 1 edo 2 izatetik, 2 edo 3 eurora izatera igaro zen. Udalak 2013an hobekuntzak egin zituen aretoan: proiektorea, soinu sistema  eta besaulkiak berritu zituen. Gaur egun, 168 lagunentzako lekua dago. 

Emanaldiak larunbatero izan ohi dira: bi saio daude, 17:30ean lehenengoa eta 20:00etan bigarrena. 

Programazioa osatzerako orduan, filmeen mezuak eta adierazten dituzten balioak kontuan hartzen dira, baita entretenigarriak izatea ere. Estreinaldiak eskaintzen dira, hilean behin gutxienez. 

2016-2017 ikasturteko ikusienak: Un monstruo viene a verme, Gernika eta El hombre de las mil caras

Azken ikasturtea azaroan hasi zen eta geroztik 19 filme eskaini dira. 2.602 pertsona joan dira udal zinemara guztira, emanaldi bakoitzera 137 pertsona bataz beste.   

Abenduaren 26an eta 27an eskaini zuten “Un monstruo viene a verme” eta hori izan da, momentuz, arrakastatsuena ikasturte honetan, bi egunetako sarrerak kontuan hartuz, 564 pertsona joan ziren filma ikustera. Azaroaren 12an eman zen “Gernika” filma eta hori izan da hurrengoa, 216 ikuslerekin eta hirugarrena, azaroaren 5ean eskainitako “El hombre de las mil caras”, 211 ikuslerekin. 

19 filma horietatik, 5 Berdintasun Arloak proposatutakoak izan dira, 12 Gazteria Arloak antolatu ditu eta 2 Euskara Arloak.

Udal arduradunek azaldu dutenez, laudiotopzinema@yahoo.es helbide elektronikoa eskuragai dago herritarrek bere iritzia eman dezaten, hainbat mezu jaso dira filma aukeraketagatik zorionak emanez eta pelikulak proposatuz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide