Areta eta Okondoko sukurtsalak ixteko erabakia "behin betikoa" dela adierazi du Kutxabankek

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2017ko ots. 14a, 08:00

Hainbat elkarretaratze egin dituzte Areta zein Okondoko herritarrek sukurtsalen itxieren aurka. Argazkia: Aretako Auzokideen Plataforma

Bankuarekin duen harremana berrikusiko duela adierazi du Laudioko Udalak.

Kutxabankeko ordezkariekin bildu dira Okondo eta Laudioko Udalak. Izan ere, Aretako herritarrek mozioa aurkeztu zuten urtarrileko Udal Osoko Bilkuran, aho batez onartu zena. Okondoko alkatea ere bileran egon da, bertako sukurtsala ere itxi baitute.

Laudio eta Okondoko Udalen ordezkariek bi sukurtsalak berriro irekitzeko eskatu dute horretarako hainbat argudio azalduz. Baina Kutxabankeko ordezkariek erabakia behin betikoa dela adierazi dute, “ondo pentsatutakoa eta atzera bueltarik ez duena”.

Kutxabankekin dituen harremanak berrikusiko ditu Udalak
Laudioko Udala Kutxabanken bezeroa da eta iragarri du berrikusi egingo duela bankuarekin duen harremana, erabaki honekin bankuak nortasun sozial eta herritarrekiko ardura gutxi azaldu duelako, eztabaidarako tarterik ez utzi gabe eta bere irizpide bakarra errentagarritasuna izanda.

Gaur egun hiru entitate finantzariorekin lan egiten du Laudioko Udalak: Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa. Udal ordezkariek azaldu dutenez, entitateak aukeratzeko orduan herrian duten sustraitzea eta herritarrentzako arreta dira kontuan hartu ohi dituzten irizpideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide