30 urte bete zituen 2016an kiroldegiak, 3.774 bazkiderekin

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2017ko mar. 7a, 07:00

Kiroldegiaren sarreraren irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

2016 urteko kiroldegiaren datuen berri eman du Udalak. Laudioko herritarren ia % 21 da bazkide, 2015eko kopuruarekiko aldaketa handirik gabe.

Bazkideak adinaren arabera aztertuz gero, gehienak, % 67, 18-59 urte birtartekoak dira. % 17 5-13 urte artekoak, % 11k 60 urte baino gehiago dituzte, % 4 14-17 urte artekoak dira eta azkenik bazkideen % 1k besterik ez du 5 urte baino gutxiago.

Erabiltzaileak gora
Erabiltzaileei dagokienez, 2016an 140.763 pertsona pasatu ziren kiroldegitik, 2015an baino 12.422 gehiago. 2015 urtean bezala, azaroan jaso zuen erabiltzaile gehien kiroldegiak, 16.865 pertsona pasa ziren hilabete horretan.

Erabiltzaileen artean generoak oso parekatuta egon ziren
Ordutegiak aztertuz gero, erabiltzaile gehienak, % 32, eguerdiko 13:00tik 17:00etara joaten dira kiroldegira, % 28 17:00etatik ixteko ordua artean joaten da, % 25 10:00etatik -13:00 artean eta 9:00 eta 10:00 bitartean % 13 joaten da.

Kiroldegian egiten diren ekintzei dagokienez, 8 ikastetxek parte hartu dute igeriketa programazioan, bigarren hezkuntzako 13.905 ikaslek eta 5 eta 6 urte bitarteko 6.704 haurrek. Urrunen dauden zentruen kasuan autobus zerbitzua eskaini da.

575 kirolari astero
Kirol taldeen jarduerari dagokionez, guztira 33 talde (zortzi klub) aritu dira 2016an kiroldegian, 8 kiroletan: saskibaloia, eskubaloia, hockey, igeriketa, taekwondo, areto futbola, kickboxing eta defentsa pertsonala. Astero 575 kirolarik erabiltzen dituzte instalazioak.

Ikastaro programazio sendoa
Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroei erreparatuta (mantenimendu gimnasia, muskulazioa, hirugarren adinarentzako mantenimendua, igeriketa eta yoga) partehartzea 2015ean eman zenaren antzekoa izan da. 20 ikastaro eskaini ziren eta 1168 pertsonek parte hartu zuten. Plazen % 100a erabili da hirugarren adinarentzako ikastaroetan eta % 83 bigarren adinarentzako ikastaroetan. Programazioa zein erabiltzaile kopurua sendotu direla uste du Udalak.

Alokairu zerbitzuari dagokionez, squash pistak 862 erabiltzaile izan ditu eta 449 orduz alokatu da, eskainitakoaren % 12 da hori. Sauna 1.347 personek erabili dute, eskanitako orduen % 35 alokatu dira. Kantxen alokairua mugatuago dago goizez ikastetxeek eta arratsaldez klubek erabiltzen dutelako, 76 orduz alokatu dira, eskainitakoaren % 79.

Aldaketak 2017ra begira
2017an kiroldegia tarte laburragoz itxita izango da udan, uztaileko 24an itxi eta irailaren 1ean irekiko da berriro. Aurten beste aldaketa bat ere badago ordutegian, igande arratsaldeetan irekitzea hain zuzen. Udalak uztailan eta igande arratsaldetan dagoen erabiltzaile kopurua neurtuko du, ordutegi horrekin jarraitzeko ala ez. Momentuz igande arratsaldeko erabilera datuak oso onak dira.

Mantenimendu lanei dagokienez, gimasioa lekuz aldatuko da eta bestelako hobekuntza batzuk ere egingo dira. 30 urte izanik kiroldegiak aldaketak behar dituela adierazi dute udal arduradunek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide