16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bi urteko iraupena du, 2017 eta 2018an gauzatuko da. Uztailaren 31n amaitu zen lehen fasea, 2017urteari dagokiona, eta Gurutze Gorriaren balorazioa positiboa izan da.
21 gaztek merkataritza eta logistikaren alorrean trebakuntza jaso dute, sektoreko enpresekin harremanetan. Horietatik hamar lagunek kontratua eskuratu dute formakuntza bukatzean. 10 kontratuetatik bakarra da mugagabea, 5 lanaldi erdikoak dira eta beste 5 lanaldi osokoak.
Datorren urtean programa merkataritza eta logistikaren sektorean berriz oinarritzeko asmoa du Gurutze Gorriak, baina moldaketa proposatu du Udaleko Ongizate Sailak, Tokiko Garapen Agentziak dituen beste programez gehiago desberdindu dadin.