Afrikako txirikordak egin eta urdu idazkera ikasteko aukera izango da Elkartasun Azokan, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2017ko urr. 22a, 17:11

Aurreko edizioetako baten irudia. / aiaraldea.eus

Urriaren 27an ospatuko da Laudioko XI. Elkartasun Azoka. Helburua herritarrak kulturartekotasuna, bizikidetza eta elkartasunean sentsibilizatzea da.

Topagune izan nahi du Azokak, Nazioarteko kooperazioan lan egiten duten elkarte eta pertsonen arteko topagunea, eta baita bertakoak diren herritarrak eta etorkinen arteko topagunea ere.

Goizeko 11etatik 13:30ak arte
Aurreko urteetan bezala, Arabako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak parte hartu du antolakuntzan, Arabako eta Bizkaiko hainbat erakunde, Caritas, Gurutze Gorria eta Laudio Institutuarekin batera.

Laudio Institutuan Azoka eguna heldu baino lehen pobretasuna, kontsumo arduratsua eta garapen jasangarriarekin lotutako tailerrak egingo dituzte ikasleek.

Gobernuz kanpoko Erakundeek hainbat postu jarriko dituzte Azokan eta tailerrak eskainiko dituzte. Ekimen guztiak Laudioko ikastetxeetako ikasleei, eta baita gainerako laudiarrei ere zuzendutakoak izango dira.

Saharako haiman tea eta gozokiak dastatzeko aukera egongo da eta tatuajeak egingo dituzte, Ekuadorreko postuan eskumuturrekoak egiten irakatsiko dute, Afrikako orrazkera eta txirikorda tailerra gidatuko du Boli Kosta. Senegal eta Nigeriako pertsona talde batek, Kolonbiako postuan azazkalak margotzeko tailerra egongo da, Perun txololatea egiten ikastekoa eta henna eta urdu idazkerako tailerrak Pakistanekoan.

Ekuadorreko Acuarela musika taldeak bere doinuekin alaituko du azoka.

Udal arduradunek azaldu dutenez, Elkartasun Azokaren aurrekontua 2.600 eurokoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide