Ekainaren 16an hasiko da udako igerilekuen denboraldia, zenbait hobekuntza egin ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2018ko mai. 23a, 07:10

80.000 euro baino gehiago inbertituko dituzte igerilekuetan. / Zuin

Ekainaren 16an hasi eta irailaren 9an bukatuko da udako igerilekuen denboraldia. Egunero egongo dira zabalik goizeko 11:00etatik 20:00ak arte. Udako bonoak dagoeneko eskuratu daitezke Granja kiroldegian.

Igerilekuek sarbide berria izango dute atzeko aldetik, aparkaleku berria dagoen lekutik, hain zuzen ere. Zehazki, aparkalekuaren hirugarren solairutik irisgarria izango den bidea aterako da eta sarbidea kontrolatzeko kiosko berria jarriko dute.

Etorkizunean 80.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dute igerilekuetako instalazioak hobetzeko eta araudi berrira egokitzeko egingo diren lanek.

Leihatila ireki eta sarbidea kontrolatzeko beste kiosko bat kokatuko dute orain arte sarbide nagusia izan denetik gertu dagoen lehen eraikinean, bulegoa eta biltegi txiki bat izan diren lekuan, alegia. 

Bi kiosko egongo dira sarbideak kontrolatzeko, eta biak konektatzeko beharrezkoak diren datu kanalizazioak prestatuko dituzte.

Hesia
Horrez gain, hesi perimetrala hobetzen jarraituko dute, orain arte sarrera nagusia egon den gunean. Eskaileretan farolak instalatuko dituzte eta hondakin ura kanalizatzeko lanak ere egingo dituzte gaur egungo araudia betetzeko.

Larrialdietarako sarrerak
Emergentzia sarrerak berrituko dira eta baita igerilekuak erabiltzeko arauak azaltzen dituzten seinaleak ere. Bi sarbideetan kokatuko dituzte, hainbat ohar eta mezurekin: txanoa eta txankletak beharrezkoak direla, ezin dela korrika egin, haur txikiek ur pixoihalak erabili behar dituztela eta toplessa baimenduta dagoela, besteak beste.

Etorkizuneko obrak
Datorren urtean igerileku handiaren hondartza eraldatzea eta kafetegiaren gunea berritzea aurreikusi du udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide