Ocho apellidos vascos

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2014ko mai. 6a, 08:37

Espainiar zinemagintzaren historian, ikuslerik gehien izan dituen filma da. Tele 5 da ekoizlea. Tele 5, bai, publizitate nekagarri eta orwellianoaren bidez ikusle kontserbadoreenen kontsumo masiborako fabrikatzen dituen azpiproduktu horiek puzten dituen diru-makina bera.

Ikusle horiek, hain zuzen, topikoetan aurkitzen dute babeslekua. Topikoak kontsumo errazekoak dira, ihesbiderako tresna. Probintzien arteko topikoak telebistako fikzioaren fruitu dira, ez dute zerikusi handirik errealitatearekin, baina, halere, umorezko produktu gisa saltzen dituzte oraindino. Dena den, film baten arrakasta ziurtatzeko topikoetara jo behar izateak zera erakusten du: gizarte kontserbadore batean bizi garela eta gizarte horrek beldurra duela txiste errazetik harago esperimentatu eta aurrera egiteko.

Izan ere, ikusleei ikusi nahi dutena soilik eskaintzeak modu sistematikoan hiltzen du sormenerako aukera oro, eta, are gehiago, ikuslea publizitate-produktuen kontsumitzaile hutsa bilakatzen du. Ocho apellidos vascos olatu itzela bihurtu da, masen kontsumorako publizitate-tresna guztiak bere eginez.

Vaya semanita programako sketchen nahaski bat da, film formatuan aurkeztua. Milaka aldiz entzun dugun txiste batek, ordea, ezin gaitu harritu jada. Dena den, agian, hori da ihesbide azkar eta errazena bilatzen duen kontsumo-gizarte baterako produkturik egokiena. Bide hori, esan bezala, ikuskizunen arloko mass mediek inposatzen digute, puztutako publizitate-kolpeen bidez, gainera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide