Tradizioak

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2014ko ira. 17a, 18:39

Azkenaldian jendartean motibazio falta dago gure herrietako jai herrikoietan parte hartzerako orduan. Hurbil ditudan herrietara mugatuko naiz: Laudio eta Amurriora. Jendeak orain bidaiatzera joaten da, abentura kosmopolitagoen bila egiten du ihes, bere herrian topatzen ez duena aurkitzeko.

Horrek frogatzen du krisi ekonomikoa ez dela, modu batean, jaietan herriak hutsik egotearen kausa. Urrunago joatea gustatuko litzaidake, gure inguruan krisi ekonomikoaz gain krisi kultural bat ere dagoela pentsatzeko.

Berrikuntza falta dago, betiereko tradizioekiko ainguratze bat, zeinetan instituzio kontserbadorea erosoago sentitzen den. Tradizioek momenturen batean behar dute iraungitze-data izan, irauten duten bitartean ez delako espazio-denbora kulturalean inolako eboluziorik egongo.

Imaginazioa pizteko baino, sozializatzeko helburuarekin berataratzen da jendea ikuskizun tradizionaletara, tradizioa herri moduan duten identitatearen parte dela barneratua dutelako. Eta kate horien pean ikuskizun berberera bertaratzen gara urtez urte.

Ikuskizunak, logikoa den moduan, jada “Atzoko gazteak” eta gaztelu puzgarriekin amets egiten duten haurrak baino ez ditu ikusle moduan. Gainotzekoek alde egiten dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide