Excisión da grabatu berri dudan filma luzearen izenburua. Prestaketa, gidoi, storyboard, casting, entsegu eta grabaketaz beteriko urtea izan da, eta postprodukzio luze baten txanda iritsi da orain.
Jende askok galdetu didan zerbaiti erantzuten saiatuko naiz testu honetan. Zenbat diru behar da pelikula aurrera ateratzeko?
Ulergarria da galdera hori egitea, zinemaren munduan mugitzen diren diru kopuruak kontuan izanda.
Logikoki, filma egitea planteatu nuenean nire baliabideei moldatutako istorio bat kontatzearen helburuarekin egin nuen.
Horretarako, gidoia kontakizun dramatiko batean zentratu behar zen, estruktura psikologiko sendoko kontakizun batean, langile baten soldatarekin egin ezin daitekeen gauza orotik aldenduko zen kontakizun batean.
Hori da kontuan hartu beharreko gauza bat, baina ez garrantzitsuena. Hau da garrantzitsuena: aktoreek, teknikari taldeak, lagunek, extrek, lokalizazioak eskaini ditzaketen saltokiek... nire proiektu pertsonala proiektu kolektibo bilakatzea.
Beste modu batera esanda, sortutako ilusioarekin diru faltagatik lortu ezin daitekeena lortzea.