Lonjak

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2015ko ots. 23a, 00:00

80. hamarkadaren hasieran jaio zen gaueko aisialdia eskualdeko zonalde askotan. Atzean geratu zen frankismoaren herentzia, zeinetan tabernak gure aitek karta partidak jokatzeko baino ez zeuden. Bizitza modu berri bat jaio zen: tabernen giroa, zeintzuetan edan, dantza egin edota sexualitatea askatasunez bizitzen zen. Espazio horren aldeko defentsa eta borroka egin behar genuen familia artean geundenean, gure gurasoen belaunaldiak ez zituelako garai berrien nondik norakoak ulertzen, eta arriskuan ikusten zutelako eurek bizitako ezarritako ordena.

Historia errepikatu egiten da beti, belaunaldiz belaunaldi. Beti mesfidatzen da belaunaldi berrien bizimoduez. Orain, gure seme-alaben bizimoduez. Eta askatasun gehiago lortzeko egin genuen borroka guztia kontrara datorkigu orain. Gazteak jada ez doaz tabernetara. Orain lonjak alokatu eta euren aisialdia autogestionatzen dute. Eta gutako askok mesfidantzaz egiten diogu so pausoa aldatua dugula harrapatu gaituen aisialdi eredu horri, eta gure garaia hobeagoa izan zela aurpegiratzen diegu. Inoiz ez dugu jakingo hobeagoa eta txarragoa izan zen. Baina argi dagoena zera da: garai hauek belaunaldi berriei dagokiela eta eurak izango direla euren aisialdia nola kudeatzen duten kontatuko duen istorioa idatziko dutenak. Ostalariak kexu dira asteburuetako gauetan euren tabernak hutsik ikusten dituztenean, agian eurak ere ez dira gai izan eboluzioari obeditzeko, agian euren formulek ere ez dute jada balio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide