Txakur kateatuak

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2015ko aza. 4a, 00:00

Txakur katuak, euren kateen distantziak markatutako perimetro eskasaren bakardadean bizi direnak. Euren gorozkien artean lo egiten duten eta euren jabeen sobra zikinak jaten dituzten txakurrak. Fisikoki eta psikologikoki zikiratuta euren jaiotzetiko izaera sexuala ukatua duten txakurrak. Euren jabeen ongizate eta segurtasunerako instruitu eta magistratutako txakurrak. Jarrera bortitzak garatzen dituzten txakurrak, bizitza osoan euren jabeekiko beldur eta terrore egoera batean egoteagatik. Euren jabeengatik bakardade egoera batera kondenatuta jaio, bizi eta hil egiten diren txakurrak.

Euren esklabo kateatuaren ahulguneez baliatzen diren jabeak, txakurrak jaten ematen dion eskuarekiko garatzen duen muturreko fideltasuna medio. Esklabo on izateko gai izateari uzten diote txakurrei dudarik gabe buruan tiro egiten dieten jabeak. Txakur-gizaki, esklabo-jabe harremana ezartzeko beharra duten jabeak, gailentasun tradizio hori asetu ahal izateko.

Txakur kateatua, gure inguruko baserri tradizional eta idilikoetako dekorazio elementua. Euren paretik igarotzen garenean beti zaunka egiten duen txakur kateatua, agian zaunka egitea delako bere oihu eta askatasun ekintza bakarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide