Gaztetxe bilakatu da Amurrioko Guardia Zibilaren kuartel zaharra, Gazte Asanbladako kideak bertan sartu direlako.
Okupazio berri horrek burutik kendu egin dit okupazio zaharraren (guardia zibilak egindakoaren) eta geroago eman zen eraikinaren abandonuaren oroitzapena, iragan gris hurbil bat gogora ekartzen ziguna.
Kultura geroz eta monopolizatu eta kontrolatuago dagoen gizarte bat eraikitzen ari garen arren, badaude gazteak mugimenduan egongo diren espazio alternatiboak sortzeko gogokoekin.
Urteak daramatzate eraikin hutsak okupatzen, eta desalojoak, atxiloketa eta epaiketak sufritu dituzte gero, kultura alternatiboaren autogestiorako espazio bat aldarrikatze hutsagatik.
Gazte Asanbladak “zortea” izan duela esan daiteke, Amurrioko Udalak beste alde batera begiratzen ikasi duelako (gehiago eraikin huts, zahar eta infrabaloratuen okupazio jarraituak eraginda erabilera kulturalerako espazio publikoak lagatzeko borondate demokratikoa izategatik baino).
Eta berriz eman nahi diot eskerrak adinarekin batera etorritako bizio konformistengatik galdutako ilusioa berriz piztu egin didan gazte belaunaldi horri.
Lehen “Todo por la patria” lema zuen bandera bat inposatzen zen lekuan orain “Todo por la cultura” dioen bandera beltz bat dago, distiratsu