Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da Burubio, Amurrioko jende urduriz osatutako talde batek sortutakoa. Maskuribaiko industrialdean pabilioi bat alokatu dute, kontzertuak, taldeentzako entsegu lokalak zein grabaketa estudioa eskaintzeko. Azken batean, kultura dinamizazioren arlodan dagoen gabezi bat betetzera bideratutako espazio bat sortu nahi dute.
Baina kolektiboak aurrean duen arazorik handiena ez da eraikina alokatzeagatik ordaindu behar duen prezioa, ez eta instituzioen oztopoak jartzea (euren jarduera libreki egiten uzten ari baitie udalak, zenbait lege ezarriz, noski).
Gainditu behar duten hesirik altuena ikusleak erakartzeko indarrarena da. Hiriburuetan jendea ez doa garraio publikoarekin irits daitekeen izkinatik harago. Eskaintza urrunago badago, badituzte hamaika aisialdi aukera gehiago Interneteko plataformetan.
Gaur egungo errealitate gordina da, hain zuzen, publikoa erakartzea kosta egiten dela. Arrazoia: kusleak eroso bilakatu direla.
Hori da fronte askotan jokatzen ari den gerra handia, eta bataila horretan borrokatu beharra dago espazio biziek hilik bukatu ez dezaten.Horregatik dugu guztiok Burubio Elkartea bultzatzeko obligazio morala.