Skate park

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2016ko aza. 1a, 00:00

Gaur egun Euskal Herriko herri gehienek dute frontoia, baina suposatzen dut egongo zela garai bat zeinetan hori ez zen horrela izan. Imajinatzen dut egon zela garai bat zeinetan eskupilota zaleek euren pasioa herri eta auzoetako pareten aurka jokatuz garatzen zuten. Eta imajinatzen dut pilotak eraikin publiko edo pribaturen batean sartuko zirela, eta leihotako kristalak hautsiko zituztela. Gazteria horrek bere espazioa bilatzen zuen, eta instituzio publikoek ez ziotenez soluziorik ematen, gero tradizio herrikoiagoa bilakatuko zen afizio horri, ordena publikoa hausten zuten frontoiekin ametsen zuten bitartean. Eta, gauza guztietan bezala, urraketan inplizituki doa aldarrikapena.

Eta gauza bera gertatu zen beste kirol batzuekin ere, futbolarekin bezala. Gaur egun badago herririk futbol zelairik gabe? Hori da eboluzioak duena. Jende gazteak erakusten dizkigun kirol, kultur eta teknologia joeren arabera eboluzionatzen dugu.

Aurreko guztia esanda, atzera begiratu baino ez da egin behar ikusteko herri baten kultur beharren araberako prozesu bat dela eboluzioa. Esan nahi dut baita, badagoela skatera zaletutako sormen handiko gazteria bat. Gazte horiek skatepark batekin egiten dute amets, poliziak botatzen eta auzokideek errieta egiten dieten bitartean, hiriaren ordena euren pasioarekin asaldatzen dutenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide