Adierazpen askatasuna beti egon da enpresa taldeen eta hauen zerbitzura dauden indar politikoen komunikabideengatik kontrolatua. Komunikabide horietan aurretik aukeratutako pertsona batzuek baino ez zuten ahotsa, ideologia zehatz bat saltzea helburu.
Testuinguru horretan inoiz ez da adierazpen askatasuna zalantzan jarri, ez zegoelako boteretik at erabiltzeko moduko inolako tresnarik disidenterik.
Aro teknologiko honetan, sare sozialen ugaritzearekin, bilakaera bat izan du komunikazioaren munduak, edozein erabiltzaile bozgorailu mediatiko bat izateraino.
Argi dago internet, hein handi batean, boterean zerbitzura dagoela, erabiltzailea kontsumitzaile eta merkantzia bihurtuz aldi berean. Baina helburu horretarako sortutako sareak hainbat bide utzi ditu irekita disidentziarako. Botereak komunikabide guztien gaineko kontrola mantendu nahi du.
Horren adibidea da Alfredo Remirez amurrioarraren kasua. Epaitu eta kartzelan sartu nahi dute Alfredo, adierazpen askatasuna baliatzeagatik, estatuko beste hainbat pertsonekin egin duten bezala.
Botereak errepresioa baliatzen du eta purgatu egiten ditu disidente kontsideratzen dituen horiek. Ez dago beldurra baino gauza hoberik jendarte mutu bat kontrolatzeko.