[IRITZIA] Zuzeneko musikaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Luis Vil 2019ko ots. 19a, 07:00

Arteak Ireki plataforma aurkeztu zuten iragan astean, dekretu horren aurka protestatzeko. / Hala Bedi

The Beatles taldeak, historiako musika talderik onenetarikoa bihurtu aurretik, The Cavernen jo zuen, Liverpooleko pub txiki batean; Ramones taldeak New Yorkeko CBGBn egin bezala, jazz eta blues musikari gehienek lez Chicagon eta munduko beste edozein tokitan, non tabernek eta klub txikiek musikariei hazteko, eta ezagutarazteko, aukera ematen dieten.


Zuzeneko musikaren biziraupena tabernen eskuetan dago, kultura askeko egitura oso bat, ezin baita kontatu zenbat artista eta musikarirentzako diren areto eta abiapuntu, zenbat artistak egiten duten jauzi agertoki handietara, taula txiki horietatik pasa eta ezagutarazi ostean.


Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen lege berri batean, tabernetako emanaldiak hilean batera edo urtean 12ra mugatzeko asmoa dauka, hilean bi baino gehiago ez antolatzeko murrizketa gehigarriarekin. Kulturari buruzko legeak egiten dituzten EAEko politikariek ez dakite ezer, garapen kulturalaren eta humanoaren ezinbesteko zati izan dadin, musikak eremu sozialean egiten duen ibilbideaz. Edo okerragoa dena, boteretik eta politikatik kontrolatzen ez duten oro suntsitu nahi dute, ekitaldi handiak diru publikoarekin laguntzen dituzten bitartean. Lege honek aurrera egiten badu, ikuskizun korporatibo handiak soilik existituko diren eguna iritsiko da, irabazi handiko ekoiztetxeen eredupeko artista aurrefabrikatuekin, kultura askeko egitura suntsitua litzatekeelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide