Lyrikanek eta Aialak (Laudio, EH) urtetan zehar batera lan egin ondoren, lehenengo bideosinglea argitaratu dute.
Honako honetan, Lyrikanek eginiko trap erritmo batean oinarrituta, artistaren garapena sumatzen da, bere eskutik entzutera ohituta gauden estiloa aldatuz, muga musikalak hedatuz. Bi musikariek moldatzeko gaitasuna agerian uzten dute flow eta metrika berrien bidez.