Adopzio arduratsuen beharra

Animaliak baztertzea gaur egungo gizartean dugun gaitza da. Zoritxarrez, Espainiar Estatua Europako lehenengo postuan dago, Sepronaren, udalen eta animalien babeserako erakundeen datuen arabera.

Amukatu elkartearekin duela hiru urte hasi ginen Aiaraldean lan egiten eta animaliak egoera oso latzetan aurkitu ditugu urte hauetan; adin desberdinetako katakumeak zaborrean botata (biberoiz hazi behar izan ditugunak), katu emeak katakumeekin kutxa batean sartuta denda baten atarian, etxeko katu zahar eta gazteak kolonietan baztertuak (hiltzera kondenaturik, etxean egon direnez, ez daude kaleko egoerara ohituta, ez dakitelako ez janaria lortzen ez eta defendatzen), katua bere gauzekin zabor ondoan utzita hondakina izango balitz bezala... gauza benetan nazkagarriak ikusi ditugu.

Gaur egungo Zigor Kodearen eta animalien babeserako lege ahul hauen ondorioz, ez dira jarri beharko liratekeen zigorrak jartzen. Egoera hau guztiz aldatzeko beharra daukagu. Gabonetako jaiak direla eta, animalia asko oparitu dira eta, horren ondorioz, animalia asko baztertu egiten dira. Batzuetan gerta daiteke animalia jasotzen duen pertsonak zaintzeko ardura hartzea. Beste kasuetan geratzen da animaliarekin aspertu egin dela, animaliak bat-batean ileak uzten dituela, hazi egiten dela eta abar luze bat. Eta ez da itzuli ahal den kamiseta edo gauza bat. Animalien salmentarekin, egoera hau mantentzea lortzen dugu. Adopzio arduratsuak egitea eta katakumeen jaiotzen kontrola egitea da arazo honi aurre egiteko bide bakarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide