Justizia sozialari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Laudion Bizi Gara eta Ongizate Arloak

Erabiltzailearen aurpegia

Udaleko Ongizate arloak, Laudion Bizi Gara elkartearen laguntzarekin, justizia sozialaren inguruko hiru hitzaldi antolatu ditu datorren martxorako.

Martxoaren 10ean migrazioa izango da gaia, eta Gorka Moreno eta Julen Zabalo EHUko irakasleek hitz egingo dute Kultur Etxeko Arraño gelan, 19:00etan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Martxoaren 18an "via campesina"-ri buruz mintzatuko da Iñaki Urkijo Laudioko EHNEko kidea, herriko plazako hitzaldi aretoan, 19:00etan.

Udaleko Ongizate arloak, Laudion Bizi Gara elkartearen laguntzarekin, justizia sozialaren inguruko hiru hitzaldi antolatu ditu datorren martxorako.

Martxoaren 10ean inmigrazioa izango da gaia, eta Gorka Moreno eta Julen Zabalo EHUko irakasleek hitz egingo dute Kultur Etxeko Arraño gelan, 19:00etan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Martxoaren 18an via campesina-ri buruz mintzatuko da Iñaki Urkijo EHNEko kidea, herriko plazako hitzaldi aretoan, 19:00etan.

Martxoaren 26an, "alternativas economicas" izango da gaia, eta EHUko Antxon Borja izango da hizlaria: Hau ere heriiko plazako hitzaldi aretoan izango da, 19:00etan.

Laudion Bizi Gara elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu sortu zenetik,herriko kultura ezberdinak ezagutu eta aurreiritziak alde batera utziz elkarbizitza sustatzeko. Helburu honekin elkarretaratzeak, jaialdiak eta "bizilagunak etxera" bezalako ekintzak sustatu dituzte herrian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide